Hiztegi honetan arkitektura esparruan erabiltzen diren ohiko termino eta hitzen bilduma aurkituko dituzu; guztira mila inguru definizio. Bilaketak bost hizkuntzetan egin daitezke, betiere definizioa euskaraz ematen da, eta hari dagozkion itzulpenak hurrenkera honetan: ingelesa, italiera, frantsesa eta gaztelania.
Hitzen esanahia emateko Euskaltzaindia Hiztegiko adierak lehenetsi dira; gainerakoetan, beste hainbat hizkuntzetako definizio teknikoak aztertu, egokitu eta euskaratu dira.
Arkitekturak betidanik bildu ditu hainbat arlo, baina are gehiago gaur egun; izan ere, arkitekturaren esparrua oso zabala da, eta hainbat jakintza eta gai batzen ditu; hirigintza, eraikuntza, teknologia, domotika, ingeniaritza, iturgintza, elektrizitatea, landaredia eta abar. Beraz, horretara egokituta, arkitekturako liburuetan eta testuetan ohikoak diren terminoak jasota daude.
Hiztegi honetan, halere, arkitektura inguruan ematen diren hitzen esanahia besterik ez da emango; izan ere, hitz ugarik bestelako esanahiak ere izan ditzakete; hala bada, horrelakoetan Euskaltzaindia eta Euskalterm hiztegietan adiera gehienak aurki daitezke. Bestalde, hitz jakin baten informazio gehigarria aurkitzeko, euskarazko Wikipedia ere lagungarri gerta dakizueke.