1. Identifikazio-datuak
Uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, jakinarazten da http://www.arkitekturahiztegia.eus webgunea Iñigo Onandiaren titulartasunpekoa dela, EHAEO elkargoko kidea, Bizkaiko ordezkaritza, 3390 arkitekto zenbakia. Helbidea: Sarrikobaso 20 A behea, 48991, Getxo, Bizkaia.
Webgunearen titularrarekin edozein komunikazio elektroniko izateko, komunikazioa helbide honetara igorri beharko da: onandiai@gmail.com.
2. Xedea
www.arkitektura hiztegia.eus-k erabiltzaileen esku jartzen ditu webgune honetako edukiak. Webgunea erabiltzeak erabiltzaile izatea dakar, eta horrek esan nahi du webgunera sartzean indarrean dauden baldintza orokorrak onartzen direla.
3. Jabetza intelektuala
Iñigo Onandia da webgune honen jabea da, eta bere titulartasunpekoak dira hor jasotako eduki ezberdinak, erreferentziak, testuak, fotografiak, irudiak, logotipoak, bai eta webgunearen diseinua eta egitura ere.
4. Creative Commons izeneko baimena
Titulartasun horren ondorioz, www.arkitekturahiztegia.eus-ek erabiltzaileari Creative Commons izeneko baimena eskaintzen dio. Eskainitako baimen-mota, zehatz esateko, hauxe da: Aitortu – EzKomertziala – Partekatu Berdin .3.0 Espainia..
5. Edukiak eta erabilera-baldintzak aldatzea
Webgunearen titularrak bere buruarentzat eskubidea erreserbatzen du, edozein unetan eta aurretiazko jakinarazpena egin gabe ere, webgunearen edukiak eta horiek erabiltzeko baldintzak aldatu, garatu eta eguneratzeko. Erabiltzailea webgunean zein unetan sartu eta une horretan indarrean dauden erabilera-baldintzak bete beharrekoak izango dira harentzat; hori dela eta, erabiltzaileak erabilera-baldintzak irakurri beharko ditu aldian-aldian.
Baimen hori baliatuta, erabiltzaileak lan horiek kopiatu, banatu eta jendaurrean komunikatu ahal izango ditu, honako baldintza hauek betez gero:
Aitortu. Erabiltzaileak, lan baimendunekin xedatze-egintzak burutzen dituenean, aitortu behar du, beren-beregi eta begi-bistan jarrita, Iñigo Onandia dela lan baimendunon egilea. Aitortze horrek ez du esan nahi, ordea, Iñigo Onandiak, zuzenean edo zeharka, parte hartzen duenik edo atxikimendua nahiz laguntza ematen dionik erabiltzaileak haren lanarekin egiten duen erabilerari.
EzKomertziala. Lan baimendunak kopiatu, banatu eta jendearen esku jarri ahal izango dira, haien erabilera merkataritzakoa ez den bitartean. Ondorenez, lan baimendunak erabiltzeagatik ezin da, ez zuzenean ez zeharka, merkataritzako onurarik lortu, ezta diruzko kontraprestaziorik ere, halakoen izaera edozein dela.
Partekatu Berdin. Iñigo Onandiak jatorrizko lanak aldarazi eta banatzeko zein baimen eta baldintza bete, eta horiek beroriek bete beharko dira lan baimendunak aldarazi eta banatzeko.
Era berean, erabiltzaileak lan baimendunen zatiak barruratu ahal izango ditu lan sortu berrietan, lan berri horiek literatura arlokoak izan, artistikoak izan nahiz zientifikoak izan, baldin eta lan sortu berrian ageriko aipamena jartzen badu, aurretiazko lan bat erabili duela nabarmentzeko, eta, horrez gain, baimen honen baldintza guztiak betetzen baditu (Aitortu – EzKomertziala – PartekatuBerdin)
Aurreko lerrokadetan ezarritakoa, izatez, lege-baimenaren laburpen sintetikoa da; lege-baimenaren testu osoa lortzeko, egin klik hemen.
6. Merkataritzako erabilera
Baimenak ez du bere barruan hartzen webguneko edukiak merkataritzako helburuekin erabiltzea. Eduki horiek merkataritzako helburuetarako erabiltzea baimenduta egon dadin, aurretiaz hitzarmen egokia sinatu behar da Iñigo Onandiarekin.
7. Bermerik ez izatea eta erantzukizunetatik aske geratzea.
Erabiltzaileak webgunetik edozein eduki deskargatzen duenean, bere erantzukizunpean dihardu eta askatasunez hori onartzen du. Hortaz, erabiltzaileak beren-beregi askatzen du Iñigo Onandia erantzukizun guztietatik, kalte-galerak gertatzen direnerako, kalte-galera horiek edozein motatakoak izanik ere, hala nola, edukietan akatsak edo hutsuneak egotea, webgunea ondo ez ibiltzea edota webgune hori eskura ez egotea.
8. Jurisdikzio-eskumena
Honako baldintza hauek interpretatzeko orduan edo zerbitzua erabiltzeko orduan, edozein gatazka sortzen denerako, Iñigo Onandiak eta erabiltzaileak hitzartu dute gatazka hori Getxoko epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jarriko dutela.