Antzinako erromatar dekorazio mota, zoruak edo paretak estaltzeko, koloreetako harriak erabiliz marrazki geometrikoak edo figuratiboak eratzen dituena. Opus tessellatum teknika (ohiko mosaikoa) ez bezala, piezak ez dira txikiak eta homogeneoak, erlatiboki handiak eta oso forma ezberdinekoak baizik.