Morteroarekin edo morterorik gabe, adreiluak, blokeak, harriak eta abar, modu ordenatuan erabiliz egindako zubia, horma, estolderia edo beste edozein obra.
Zurezko, plastikozko edo metalezko atala, puntako ertza aski zorrotza duena, bi elementuren artean sartzeko, pitzadurak zartarazteko, zuloak estaltzeko edo gorputz bat nibelean jartzeko erabiltzen dena.
Egitura-elementua, eskuarki horizontala eta hormigoiz egina, eraikuntza bateko solairuak banatu eta bere pisua, erabilera-gainkargak, gaineko solairuaren zorua eta azpikoaren sabaia jasaten dituena.