Alemanian Lehen Mundu Gerraren ostean sortu zen arkitektura mugimendua; pentsamolde- eta ikerketa-joera du oinarri, industriako materialak (altzairua, hormigoia, beira) erabiltzen ditu eta gehiegizko apaindurari uko egiten dio.
Sin. arrazionalismoa; mugimendu modernoa; arkitektura arrazionalista.
Estilo internazionalaren paradigma (Villa Savoye, Le Corbusier).
Ganga baten barnetik irteten den arku-segmentu batez osatutako eraikuntza-elementua, jatorrian egitura funtzio duena baina apaingarri funtzioa izan dezakeena.
1917. urtean sortutako mugimendu artistikoa. Existitzen den guztia lerro zuzen eta kolore primarioen bidez irudikatzen da. Arkitektura funtzionala eta ekonomikoa izan behar du eta elementu sinpleak ditu oinarri: argia, funtzioa, materialak, bolumenak eta espazioa.
1 Portuetan, tren- nahiz autobus-geltokietan pertsonak eta zamak ontziratzea eta lehorreratzea errazteko prestatzen den zerrenda luzeko antzeko plataforma edo eraikuntza.
2 Portua, bereziki eraikia dena, hots, berezkoa ez dena.