Puntu batean bermatzen eta haren inguruan biratzen den burdinazko barra, gauza pisuak jasotzeko edo higitzeko edo makina bat abiarazteko erabiltzen dena.
Beirazko bi xafla edo gehiagoz osatuta beira, horien artean materialen bat tartekatua duena, ezaugarri gehigarriak lortzeko, esaterako, hausturarik izanez gero, beira-zatiak askatzea saihesteko.
Apaindurazko elementua, zilindro txikien zatiez eta hutsuneak tartekatuz osatua. Inposta, erlaitz eta ate eta leihoetakoarkibolten apaingarri gisa erabilia. Borgoinako arkitektura erromanikoan ugaria; Ingalaterrako arkitektura normandoan karratuak eta prismatikoak izan ohi dira.