Puntu batean bermatzen eta haren inguruan biratzen den burdinazko barra, gauza pisuak jasotzeko edo higitzeko edo makina bat abiarazteko erabiltzen dena.
Zenbait zuhaitzen, bereziki artelatzaren, enborra estaltzen duen gai arina, irazgaitza eta malgua, besteak beste, zoladurak eta isolatzaile termiko gisa erabiltzen dena.
Europan XVIII. mendearen bigarren erdian garatu zen mugimendua, antzinako arte klasiko greko-erromatarreko arauak eta gustuak berreskuratzen dituena; edertasunaren kontzeptua, lerro arkitektonikoen garbitasunean, simetrian eta neurriaren eta matematikaren legeen mendeko proportzioetan oinarritua dena.